Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire komentario batekin hasi zen haserrealdia. Liburua Bakearen otoitzaren komentarioa da. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 207. orr.
Komentarioa Boswell-en Life of Johnson-etik hartua da. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 281. orr.
Han-hemenka irakurri ditudala liburuari buruzko komentarioak, aipatu diot, 'neuk ez dut irakurri baina!'. Pako Aristi «Note book», 2005 - 44. orr.
Egunkaria irakurtzen ari ginen gustatzen zaigun moduan: biok batera, eta berrien komentarioak eginez. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 73. orr.
Badakizu zer komentario egin zuen lehengo egun batean, bazkarian, sozio sartu naizen klubaren berri ematen ari nintzela? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 177. orr.
Pentsatu nuen azkarregi nenbilela bere konplizitatea bilatu nahian, eta baldarkeria bat izan zela komentarioa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.
Beltzei buruzko halako komentario bat egin zuten azken aldian eta geroztik ez da etorri. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 29. orr.
Bere komentarioak haserretu egin ninduen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 288. orr.
Orduan sartzen dira komentarioetan. Herria 2002-08-15
Komentario labur bezain gordin bat egin zion. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 174. orr.
Ahal bezala erantzun nion, komentario hutsal batekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 207. orr.
Komentario argigarri eta kritiko ugariz lagundua. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 100. orr.
Hark bere herrialde maitatuari buruz egiten dituen komentario isekari eta mesprezuzkoengatik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 253. orr.
Noizean behin jendetasunezko komentario txiki bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 176. orr.
· Helduek inbidia digute, gazteak garelako eta beren komentario pozoiz beteek ardura ez digutelako. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 247. orr.
Komentario interesik gabea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 357. orr.
Komentario itxuraz inozoen bidez. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 35. orr.
Ikusiko dugu zer komentario mota entzunen dugun TF1 delako horretan. Herria 2004-12-23
egindako komentario (3); komentario bakarra (3); komentario bakarra egin (3); komentario hura egin (3); komentario labur (4)
komentarioa egin (5)
komentarioak eginez (3); komentarioak egiten (5)