Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Indartsuenari komeni zaiona besterik ez dela zuzentasuna. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.
Komeni zaik jakitea kabroi bat haizela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 88. orr.
Kontzeptu lauso eta nahasia da, oraindik ere, Garapen Iraunkorrarena, eta bakoitzak nahi duen -edo komeni zaion- adieran erabiltzen du. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 14. orr.
Pastillak hartzen ari da, eta ez zaio alkohola komeni. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.
Horregatik, komeni zaizu, zure ideia ongi azaltzea ez ezik, hura ongi defendatzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 334. orr.
Propagandak badaki gure berri, badaki zer komeni zaigun eta hobe beharrez ari zaigu gainera. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 171. orr.
Ez zaigu komeni zu bezalako gizon ezjakin eta mespretxagarririk, ez zaitugu errege nahi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 370. orr.
Rousseau zen burgesiari komeni zitzaion gizona. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 32. orr.
Nahi duzuna ez lortzea baino zorigaiztoagoa da komeni ez zaizuna lortu nahi izatea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 58. orr.
Komeni zitzaizkienak hartu, eta besteak utzi egin zituzten. isildu egiten dira, ordea, beren laudorioak komeni zaienarengana ez direla iristen uste badute. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 394. orr.
Biziki komeni zaio bere indar guztiez baliatuz mugitzea. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 39. orr.
Ez zaizu batere komeni apala izatea, Anne. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 57. orr.
Horixe da gehien komeni zaidana. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 67. orr.
Baina galdu-usteak edo, hobeki esanda, galminak bizimindu egiten gaitu, eta biziarazten, urduritzen, [...], asetzerik izan ez dezakeen gose-egarri batekin adiskidetzen..., eta hori ez da komeni nonbait, eta horixe da dena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.
Komeni da hemen prozesu horren bi zedarri aipatu eta azpimarratzea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 90. orr.
Era berean komeni da arkitektoak ubideei buruzkoak eta horien gisako beste gauzei buruzkoak ezagutzea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 470. orr.
Erdiestea komeni ez den ezaguera. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.
Puntuazio egokia zein den jakiteko komeni da, behin testua idatzi ondoren, hura arnasa kontrolatuz irakurtzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.
Bada jendea ahots sozialaren azpian gordeta bizi dena, beti komeni diren gauzak esaten dituena. Pako Aristi «Note book», 2005 - 45. orr.
Hortaz, komeni izaten da haiengandik ahalik eta gertuen ibiltzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 330. orr.
Ez zela komeni analisiaren emaitzak puztea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 104. orr.
Psikiatra baten aurrean jarri naute bizian aurreneko aldiz, halaxe komeni omen zela-eta. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.
Ile-gorri luzanga, komeni baino meharragoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 304. orr.
Dianak komeni bezain borobil atera arte ez nuen etsi. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 92. orr.
Egiazko datuak oinarri hartuta, komeni bezala azalduko dituzu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 176. orr.
-Andoni: ondo ni; halaxe komeni! Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 191. orr.
Gizakiak beste gizaki batekin harremanetan diharduenean, zuhurra eta zentzuduna behar du izan; eta bere interesaren alde jokatu, komeni dituen jakinbideak eskuratu eta onuragarri zaiona ez zokoratu. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 88. orr.
ahaztea komeni (6); aztertzea komeni (5); betetzea komeni (5); edukitzea komeni (9); egitea komeni (51); egitea komeni da (16); egotea komeni (18); ematea komeni (14); erabiltzea komeni (7); erostea komeni (4); esatea komeni (10); gehiago komeni (4); gehien komeni (11); gogoratzea komeni (6); hala komeni (10); halaxe komeni (5); hartzea komeni (12); hastea komeni (4); ibiltzea komeni (10); irabaztea komeni (4); izatea komeni (27); jakitea komeni (9); jarraitzea komeni (4); jartzea komeni (4); jatea komeni (4); jokatzea komeni (6); komeni baino gehiago (4); komeni bezala (5); komeni izaten (10); komeni izaten da (6); komeni ote zaion (4); komeni ote zen (5); komeni zitzaien erritmoa (4); mintzatzea komeni (4); zer komeni den (4); zer komeni zaion (9); zer komeni zen (5)