Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

komenentzia (35 agerraldi, 18 liburu eta 5 artikulutan; orobat komenientzia 40 agerraldi, 20 liburutan, eta konbenientzia g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian komenentzia agertzen da) 1 iz onura, interesa, komeni izatea.

Eta orain, komenentzia denean, jakiteko presa, ezta?  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 189. orr.

Haren komenentzia nora, haraxe gertu enea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 244. orr.

Turkiak EBrekin bat egiteari buruzko erreferenduma egiteko komenentziaz mintzatu da Angela Merkel.  Berria - Mundua   2004-10-17

Unean uneko komenientziaren araberako jarrera erakusten zuen egokiera guztietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 108. orr.

Melostarrek salatzen dutenez, probetxuaren eta komenientziaren legearen bidez neurtzen du Athenaik zuzenbidea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.

Erabakia beren interes eta komenientzien aurka zihoala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 186. orr.

Erdi Aro izenekoan erruz baliatzen zela jakintsu jendea fantasiaz, edozein gizon santutzat jotakoren argialdiak dogma bilakatzen zituztelarik txit arinki eta komenentziara.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

Izan ere, bere komenentziara hartzen edo bazterrera uzten, kentzen edo eransten, aldatzen eta egokitzen ditu kontakizunak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 735. orr.

Guk tratua hola eginda zaukanagu; elkarren komenientzietara.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 26. orr.

Gutarren tabernak mordoa dira gure herrian, asko konbentzimenduz eta beste zenbait komenentziaz, gutarrek indar dexente baitaukagu herri honetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 87. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Baina ez dira konbenientzia arrazoiak bakarrik, zerbait gehiago dago, alemaniarrek geure patua aurkitu ote dugun ustea eta geroa, olatu geldiezin baten gisan, gainera dakorkigulakoa.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 20. orr.

· Negozio-xedeetarako geografi komenentziak Babilonian biltzen zituen inperioko arazoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.

Irizpide nagusia administrazio-komenentzia bada, komunikabide onak dituen erdiko tokiren bat aukeratuko da ziur aski.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 51. orr.

3 komenientziazko izlag

Noiz-nola, komenentziazko haizearekin batera dabilenari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 72. orr.

Komenentziazko hizkuntza bat.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 82. orr.

Komenentziazko militante asko omen zebilen, haizea nora karneta hara egiten zuena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.

Gure arbasoek mozkortzeko aitzakiatarako sortu zuten jainko komenentziazko bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus