Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Komediante alu hark loa galarazi zion ordea, luzaro. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 10. orr.
Komediante ibiltariak, Shakespeareren dramak jokatzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.
Charles Chaplin komediantea, Adolf Hitlerrek gidaturik AEBetako konkistari ekitera doan nazien ontzian preso. Berria - Harian 2005-10-12
Beste eginkizunetarako grina handirik ez eta eskale eta komedianteen bizimodua aukeratzen zutenak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 113. orr.
Zergatik dago hainbeste maritxu komedianteen artean? Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 39. orr.
Plazaz plaza ibiltzen ziren komedianteen moduan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 134. orr.
1942ko ekainaren 6ko beste lege hura, niri dagokidana, juduei komediante lanbidea debekatzen diena. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 11. orr.
Ondo begiraturik, begiaren norabidea koadroaren hondotik aurrealdera eramanik, tropa bat baino, alemanek maite zuten gizon armatuen multzoa baino, antzerki konpainia dirudi gehiago: iluntasun eta itzal artetik argira, bizitzaren azpi-azpian ezkuturik dagoen anabasatik ordena geometriko berrira doan komediante-konpainia. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.
Gogoratuko duk taberna zuloetan sartuta ginenean, komeriante koadrila. Berria - Harian 2005-08-07
Ez ote da komediante hutsa besterik? Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 108. orr.
Seme alabak egonen dira aitaren kopeta tzar amultsuari so, eta beren arteko kalapita komediantak ahantzirik, aitaz alegia trufatuko dira. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 157. orr.
Akordeoia eta gitarra joko da, baten batek baldin badaki, eta solas geroago eta komedianteagoak entzungo dira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 264. orr.