Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Xoka du orain, baina koma moduren bat ere izan daiteke. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 67. orr.
Birus-aren xitatzeak bizpahiru aste irauten zuen; gero sukar bat gaixtoa, eta koma 8/9 egunez. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 128. orr.
1950eko azaroan, Harlemgo kale batean atzeman zuten, koman. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 226. orr.
Itsu bihurtu zen ia; perlesiak zangoak hartu, arnasa ia gelditu, eta koman sartu zen hamar egunen buruan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.
Astebete koman pasa ondoren, bertan hil zen gajoa. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 29. orr.
Koma etilikoaren lausoak jota eraman zuten erietxera, eta han hil zen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.
Haren ondoan egon nintzen, bizia salbatu nahian, arnasa hartzen lagunduko zion koma artifizial batean murgilaraziko zuten aurretik. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 29. orr.
Jokin Gorostidi koma sakonean dago, oso larri, Donostia ospitalean, arnas makina bati lotuta. Berria - Euskal Herria 2006-04-23
Gaur goizean koma sakonagoan sartu da. Berria - Mundua 2004-11-10
Bi aste koma egoeran egonik doi-doia iratzarri Ttotte isilik zegoen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 131. orr.
Dena dela, atzo bertan koma egoeratik atera zen. Berria - Euskal Herria 2004-06-26
Bera behiala koma egoerako zulo zuritik ihes egina zen, baina zulo beltzak beste zerbait ziren. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.
Auzitegia «koma egoeran» dagoela dio Del Pontek. Berria - Mundua 2006-03-15
Nire gorputz honek gogoan ditu izandako erorikoak, burezurrean izandako hausturak, koma aldi siropa bezain likatsuak, ospitalean emandako gauak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 45. orr.
Diego Ugartek gose greba utzi du, «koma arriskuan» zegoelako. Berria - Euskal Herria 2004-09-07
Eritasun barkagaitzaren hurrengo erasoaldiraino halako lo-koma batean amiltzen zen gero. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 122. orr.
Oraindik lo koman. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 54. orr.
koma egoeran (32); koma egoeran dago (7); koma egoeran sartu (6); koma egoeratik (5); koma egoeratik atera (3); koma sakonean (5); koma sakonean dago (3)
koman da (3); koman dago (6); koman egon (7); koman geratu (3); koman geratu zen (3); koman sartu (6); koman sartu zen (4)
komatik atera (5)