Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kolunpio iz zabua.
Hantxe nago ni, urte eta erdirekin, kolunpio batetik zintzilik. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 63. orr.
Segituan antzematen zaio amari noiz den umea kolunpioan esertzen duen lehendabiziko eguna. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 67. orr.
Gune hesitu bat ere bazuen, zoragarria, gimnastikarako zelai, pista, igerileku, haurrentzako jostaleku eta guzti, eta azken hau, gainera, karrusel, kolunpio eta abarrekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 147. orr.
Haurrentzako kolunpioak. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 129. orr.