Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Landare olioa egiten du, ekilore edo kolzatik abiatuz, hori bera botatzen dio bere autoko motorrari. Herria 2005-11-17
Hurrengo udaberrian, Gaitzaren espirituaren lurralde guztiak bete-beterik zeuden gari lodiz, ezkila dorreak ziruditen olo gizenez, lihoz, koltza ederrez, hirusta gorriz, ilarrez, azaz, orburuz, bihitan edo fruitutan eguzkitara ontzen den guztiaz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 138. orr.
Behar bezain asegarri dira koltzazko elikagaiak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 29. orr.
Egun gehien landatzen diren landare transgenikoak artoa, soja, koltza eta kotoia dira. Berria - Gaiak 2004-05-18
Europako Batasunak lehenbailehen onartu nahi dituen transgenikoen artean GT73 koltza eta MON 863 artoa daude. Berria - Harian 2005-03-23
Koltza olioaren garaia zen hura, hegazti gripearena hau. Berria - Ekonomia 2006-02-17
Koltza landaketa transgenikoak eta arruntak konparatu dituzte lau urtean. Berria - Harian 2005-03-23
Herbizida indartsuagoak jasan ahal izateko dago eraldatua koltza mota hori. Berria - Harian 2005-03-23
Estatu Batuetako arto, soja eta koltza soroetan. Berria - Gaiak 2004-08-25
Jatorriz transgenikoak ez diren arto-hazien %50etan ADN transgenikoa aurkitu zuten; berdin soja hazien %50etan eta koltza-hazien %100etan. Berria - Gaiak 2004-08-25