Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kolpetxo 1 iz kolpe txikia.

Bi kolpetxo entzun ziren atean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 291. orr.

Sorbaldan eman zidaten kolpetxo batek atera ninduen neure baitatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 85. orr.

Kolpetxo suspergarri batzuk eman zizkion buruan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.

-Aurrera, ba! -oihu egin zion Hagridek, kolpetxoak emanez hipogrifoaren atzealdean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 98. orr.

Ponyari muturrean kolpetxo batzuk jo eta azukrea eman zion-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 48. orr.

Kolpetxo batzuk jo zizkion oheari.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 18. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Miretsirik nengoen neure dedukzio-ahalmen ikaragarriarekin, beste ni bat izan ledin nahi nuen, neure buruari soinburuan onespen-kolpetxoak emateko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 103. orr.

Noizean behin, mailu kolpetxoak eten eta eskua pasatzen zuen gainazaletik, txirbil arrastoak kentzeko.     «Kuskue tanden», 2004 - 202. orr.

Une hori harrapatzea da kontua: nola bere zizel-kolpetxoez diharduen, inguratzen duen jendeaz ohartu gabe.     «Kuskue tanden», 2004 - 139. orr.

Ikusmenaren kirioen hutsegite bat izan zen, eta kito, odol kolpetxoren bat agian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 179. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kolpetxo bat eman (15); kolpetxo bat jo (5); kolpetxo batez (3); kolpetxo batzuk (21); kolpetxo batzuk eman (5); kolpetxo batzuk jo (7)

kolpetxoak eman (22); kolpetxoak eman zizkion (10); kolpetxoak emanez (16); kolpetxoak ematen (9); kolpetxoak jotzen (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus