Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zen hain gizon handia ere, baina haren altzairuzko begiek barne-muineraino zulatzen gintuzten, eta haren ahots-marruma kolpekariak ikaratu egiten gintuen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 115. orr.
Furgona berri honen motor isila berrehun zaldiko bou zaharrarena bezain kolpekaria bilakatu da, dardara batean jarri da karrozeria osoa. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 197. orr.
Hurrengo egunetan, ezkutuan, pistola garbitzen eta koipeztatzen aritu nintzen; katua eta kolpekaria ongi zebiltzan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 55. orr.
Conradek kolpekaria atzeraka erakarri zuen eskuin eskuko hatz lodiarekin. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 162. orr.
Hartarako armaren kolpekaria atzera eraman zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 266. orr.
Pistolaren errekamara eta kolpekaria zuzen zebiltzala egiaztatu zuen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 136. orr.
-Eskuak altxatzeko erran dizuet! -agindu nien, kolpekaria altxatuz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 284. orr.