Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etsaiak kolpeka ari ziren, parkeko argi zurbailaz baliatuz are indartsuago ekiteko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 276. orr.
Aulkitik lurrera bota, eta ostikoka eta kolpeka hasi zitzaigun. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 53. orr.
Horrela eduki ninduten puxka batean, kale jantzian zegoen norbait bizkarretik heldu eta kolpeka hasi zitzaidan arte. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 144. orr.
Ezker-eskuin kolpeka eta ostikoka zebilen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 201. orr.
Esan gabe doa jende hark Bakbaka piura hartan ikusi zuenean, oihuka eta kolpeka hartu zuela, harik eta gizona zorabiatua jausi zen arte. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 93. orr.
Sakabirekin aritzen zenean bezala, bere ohitura bitxi harekin, erritmoa jarraitzeko zapatarekin mikroaren hankari kolpeka. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 71. orr.
Pobreziaren ateetan kolpeka. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 295. orr.
Ororen gainetik odola kopetan kolpeka bezala. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 40. orr.
Umeteria hasi da ataga arakatzen, doi-doi jotzen, hasieran zuhur, gero zakar, eskalapoi-kolpeka eta. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 73. orr.
Harrobi batean erail zuten mazo-kolpeka. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 452. orr.
Lasterkariak ikusten ziren, matraka kolpeka lurrean errendituak, kopetan behera odola zeriotenak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.
Billy Jonesek uso bat pala kolpeka nola hiltzen zuen ikusi nuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 37. orr.
Gaztategietako kobrezko galdarak aizkora-kolpeka apurtuz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 225. orr.
Une batez, Pierrak, hortzen martzilika, zintzurren irenste hotsa eta euriaren kolpeka baino ez zituen entzun. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.
buruan kolpeka (3); kolpeka ari (5); kolpeka atera (3); kolpeka bezala (4); kolpeka egiten (3); kolpeka hartu (4); kolpeka hasi (20); kolpeka hasi zen (4); kolpeka hasi ziren (4); kolpeka hasiko (5); kolpeka hil (3); segi kolpeka (5)