Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Igande huntan Tel Aviv-eko karrika batean dituzte tiroz kolpatu hamar bat presuna. Herria 2001-08-09
Eta ilun beltzean, Alainek gogorki kolpatu zuen hura bere xabalinaz sorbalda bien artean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 111. orr.
Zangoetako eriak kolpatu ditut jauzi egitean. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 39. orr.
Italiar bat hila eta kasetari anderea kolpatua. Herria 2005-03-10
Hor ere ainitz hil izan dira eta kolpatu, Yasser Arafat-en zaintzaleetan bederen zazpik bizia galdu dute. Herria 2001-05-24
Fructuoso zegoen lurrean, kolpatuta inondik ere; bazirudien burdinazko tramankulu bat zeukala orkatila parean hankari erantsita. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 109. orr.
Joan den larunbat goizean, Etxoineko Jerome Minjou 15 urteko gaztea larriki kolpatu da. Herria 2004-03-18
Igande goizalderat, Bilboko ondoan, Portugalete hirian, ertzaintzako bi lagun handizki kolpatuak izan dira. Herria 2001-08-09
197 presuna arinki kolpatuak, 22 larriki eta lau hilak. Herria 2001-09-06
Poliza-gizon bat bada arras larriki kolpatua. Herria 2005-10-06
Aitzineko partidan finala ezin bururatuz gelditua Ibarrola kolpaturik, 17ra zirelarik, [...] noiz-eta pilota bat bisaian hartu baitu biriatuarrak. ik lesionatu. Herria 2005-09-08
Hau ez da finalean arizan kolpatua baita. Herria 2003-05-29
Oren guztiek dute gizona kolpatzen, azkenekoak du hobira igortzen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.
Larru onduak jotzen eta kolpatzen zituzten, zirti-zarta, uda eta negu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.
Targeta kolpatzea da publizitatearen helburua. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 119. orr.
Zela behin baizik ez zuen erabili, hain juxtu ere heriotzak kolpatu zuen egunean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 282. orr.
Zenbat holako uso kolpatu eder ote da, jauntxo izandun batek haurdun utzi ondoren, diru edo musu truk beste gizajo pobreren bati disimuloan erantsia? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 164. orr.
Ez, baina laster jakin zen amerikano airekoak zirela eta Miarritzeko hondartza edo plaiara bonbak aurtiki zituztela, anitz hil eta kolpatu eginez. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 93. orr.
Asteartean zioten 73 lagun hil zirela ixtripu hortan eta kolpatuak bazirela lau ehunez goiti. Herria 2005-04-28
EITB-ko helikoptero bat erori da Bizkaia-Aulesti herrian, hiru hil eta kolpatu larri bat utzi ditu. Herria 2001-05-24
Zernahi odol emaile presentatu direla atentadu hortan berean izan diren 113 kolpatuen eta beste holakoen sokorritzeko beren ahalen arabera. Herria 2004-02-12
bortizki kolpatu (3); ehun bat kolpatu (5); etengabe kolpatu (5); gogor kolpatu (6); hil eta kolpatu (8); lurra kolpatu (3); poliziak kolpatu (4)
azkarki kolpatua (3); frango handizki kolpatua (3); handizki kolpatua (13); handizki kolpatua altxatu (3); handizki kolpatua ereman (3); handizki kolpatua izan (3); kolpatua altxatu (4); kolpatua altxatu dute (4); kolpatua ereman (4); kolpatua ereman dute (4); kolpatua izan da (5); kolpatua izan zen (3); kolpatua izana (3); larriki kolpatua (3)
hilak eta kolpatuak (10); kolpatuak izan (14); kolpatuak izan dira (8); kolpatuak izan ziren (4)
emakumea kolpatzen (3); gizona kolpatzen (3)