Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kolorista 1 izond/iz kolorezalea.
Dryer-ek, bere lanaren intelektualismo hotza gorabehera, berezko dohain ikaragarriak zeuzkan marrazkilari eta margolari kolorista gisa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.
Bere paletako kolore guztiak agortuko zituen koloristarik kartsuenak, hura islatu nahian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.
2 koloretsua.
Eta oso hizkuntza kolorista ere bai. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 210. orr.
3 koloreztatzailea.
Oraingoan bezala, kateko lana egingo dute Pello Gutierrez gidoigileak, Daniel Redondo marrazkigileak eta Igor Astondo koloristak. Berria - Kultura 2004-01-30