Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lepoan zapi koloretsuak daramatzate. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 173. orr.
Ardi larruzko kapelu beltzekin gizonak, artilezko kapelu koloretsuekin emakumeak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 123. orr.
Txinatar jainkoen itxura koloretsuek itsas hegia alaitzen zuten. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 138. orr.
Hango karrika koloretsu gordeetan paseatzen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 220. orr.
Gau-klubetako argi koloretsuak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.
Hegazki koloretsuak, urgune gozatsuetara maiz jotzen dutenak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 117. orr.
Sufesta koloretsuetan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 322. orr.
Beste hainbat gizatalderen soinu eta kantak ere entzun ahal izan ziren, halaber, festa koloretsu hartan. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 19. orr.
Zinez ikusgarri koloretsu eta bizitasunez betea. Herria 2003-12-25
Eskala bizkor eta arpegio koloretsuen tirania. argi eta koloretsua zen, lorategi bat bezala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.
Eta guk [amodioa] kolorezkoa eta koloretsua zela uste, bai baiezkoan eta bai ezezkoan: gizajoak gu! Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.
Ahotsa koloretsua baitzen, udaberria bezain koloretsua, hiria bezain koloretsua, bizitza bezain koloretsua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.
Nahi den koloretsuena, baina anekdota bat. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 41. orr.
Orpoz orpo, Dantxarinetikako errepidetik gorantz, soldadu ilara trinko bat ikusi dut, koloretsu, zalapartan Zugarramurdirako bidetik igotzen ari. Txillardegi «Putzu», 1999 - 138. orr.
ikusgarri koloretsu (4); koloretsu eta bizitasunez (3); marrazki koloretsu (3); zapi koloretsu (3); zapi koloretsu bat (3); zinez ikusgarri koloretsu (3)