Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argazki koloregalduek. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.
Hura ezin zen lapurreta izan: inork ezin du apaiz baten sotana zahar koloregaldu baten gutizia izan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 197. orr.
Ordu arte, kolore bizikoak izan zituen ametsak beti, batez ere paisaia eta margolanekin amets egiten zuenean; orain, ordea, amets koloregaldu eta margulduak izaten zituen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 32. orr.
Egun batean, ostadarra ikustean, lur jota gelditu zen: zirkulu-erdi koloregaldu bat besterik ez zuen ikusten hantxe zeruan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 32. orr.
Axuleiu kolore-galduak galeriako hormetan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.
Eskuinekoa, berriz, koloregaldurik eta dilataturik ageri zen, txanpon baten zabalerako argikoroa arrosakolore bat bihurturik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 233. orr.