Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pila haiek, ibai hura, perla koloreko itzal delikatuez hornitzen ziren, more bigunez, [...], kolore leun guztiez koloratzen ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.
Ardoak koloretu egin baitzion portzelanazko azal zuria. Malenkoniak koloratzen du liburu guztia. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 131. orr.
Udazkena, uzta biltzeko denbora, mendiak eta arbolak koloratzen dituen sasoina. Herria 2003-03-13
Oihalkiak nasaiki koloratuak, kolorezko kristalkiak gasagarrean edo labean landuak, larrukiak, [...]. Herria 2002-12-19
Horien arteko harremana ez da kolorea eta gorputz koloratuaren artekoa, kolorea gorputzean dagoelako subjektuan ez dauka beragan substantzia berezkorik; gorputz koloratua baita substantzia, kolorea, aldiz, substantzian dago. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 304. orr.
Bazuen sekretu bat beira koloretuentzat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.