Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kolonizatu, koloniza, kolonizatzen (orobat kolonisatu g.er.) 1 du ad kolonia bidez lurralde baten baliabideez jabetu; herrialde bat kolonia bihurtuz menderatu.

Adibidez, ipar-ekialdeko anatoliar barrutiak […] Islamera konbertitutako albaniarrez kolonizatu zituzten osmanliarrek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Berrogei bat urtetan, Espainiak mundu berriaren konkista burutu zuen, eta hura kolonizatzen ere hasi zen, […] bidean azteken eta inken zibilizazioak deuseztatuz, eta bertako biztanleria suntsituz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

XIX. mendearen erdia arte, ez zirudien europarrek Afrika beltza kolonizatuko zutenik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

Filipinak, 1565ean Mexikoko espainolek kolonizatuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

· Kultura sortzea beti kolonizatzea da, onerako edo txarrerako: [...] (cultus bakoitza kolonoa da, baserritar basatia).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.

2 eskualde, etnia edo erlijio bereko pertsona talde bat, bestelako lurralde batean, jendeztatzeko eta lurra lantzeko kokatu.

Gero Frankoek kolonizatu omen zuten [Okamendiko Villafranca] desagertzear zegoen herrixka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 101. orr.

Batzorde honen eskutik 3.000 inguru familia euskaldun sartu zen, eta 131.000 hektarea kolonizatu zituzten Argentinako lur zabal haietan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 70. orr.

3 espezie bereko animalia multzo bat, toki jakin batean denbora jakin batez bizitzen jarri.

Kursaaleko pareta koral, polipo edo lore familia batek kolonizatu du eta forma itsaskorrekin batera, unibertso organikoa eta koloretsua osatzen dute.  Berria - Kultura   2006-04-02

Zelulek gaia kolonizatu ahala, desagertzen da hezur sintetikoa eta hezur naturalak hartzen du haren lekua.  Berria - Gaiak   2004-10-20

4 (era burutua izenondo gisa)

Kolonia-itunak […] herrialde kolonizatua beharturik uzten zuen lehengaiak esportatzera eta bertako merkatua metropoliko manufaktura-ekoizpenetara zabaltzera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 123. orr.

Adinean aurrera egiteaz gain, "kolonizatuaren sindromeak" bizi nau, antza.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 61. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus