Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kapitalismoari, kolonialismoari eta inperialismoari gailentzeko. Berria - Mundua 2004-05-21
Kolonialismoa naturari etekina ateratzen eta herria aurrerabidean bultzatzen ahalegintzen zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 15. orr.
Sekulako hustuketa ekonomikoa egin zuen kolonialismoak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 297. orr.
Parisek kolonialismo zaharraren ondorengo kolonialismo berria bultzatu nahi du. Berria - Mundua 2006-04-16
Lehengai horiek esportatzen dituzten garapen-bideko herrialdeen benetako arazoa ez da prezioen egonkortasun iritsi ezinezko bat lortzeko borrokatzea, kolonialismoaren garaitik heredatutako espezializazioaren segadatik ateratzea baizik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.
Bidea errebolta nazionalista zen kolonialismoaren aurka. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 364. orr.
Hego Ameriketan kolonialismoak egindako kaltearen kronika. Kolonialismotik irtendako herrialdeetan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 297. orr.
Italia kolonialismoaren epigono gisa jokatzen hasi zen [...] Grezia, Libia, Egipto edo Abisinia konkistatzeko ahalegin eroan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 55. orr.
Zalantza ere sortu zitzaidan, hirugarren mundua deitzen dugun hori laguntzeko gure plataforma horiek guztiak zenbateraino ez ote diren kolonialismo berri baten zurigarri. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 53. orr.
Barne kolonialismoa zen eta ez zegoen aterabiderik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 170. orr.
Elikagaien deslokalizazioa, elikadura-kolonialismoak (macdonalizazioa), orduz kanpoko "ezinbesteko" elikatze-azturak, [...]. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 16. orr.