Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alkandora aldatu eta kolonia bota nuen, ugari. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 165. orr.
Kolonia jarri berriaren usain gozoa aditu du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 84. orr.
Usain gozoko emakume zuria, laranjak ekarri zizkiona eta kolonia eta artilezko gona onak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 170. orr.
Bueno, orain betiko gauza horiek: kolonia, xaboia... Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 60. orr.
Kolonia merkearen kiratsa. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 84. orr.
Belakia busti baino lehen urari kolonia-tanta batzuk botatzeko ohitura hartu zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.
Itziarren zain, ahal izan zuen dotoreen jantzirik, kolonia ukitu batekin. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 251. orr.
Orraztuta eta kolonia usaina zeriola itzuli zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 174. orr.
Kolonia-kirats hura, untxiei aurrena zirrara eragiten ziena eta gero nahasmena. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 53. orr.
Kostoak kolonia zaporea dauka. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 174. orr.
Bainu gatzak, talkoa, kolonia ura. Kolonia-uraren ontzia. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 65. orr.
Kolonia-uraren flaskoa lurrera erori zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 519. orr.
Jantzitakoan, gorputza kolonia-urez zipriztindu, eta, hotzetik ondo babesturik, kalera irten zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 307. orr.
Batistazko sudur-zapiari emaniko astindu arinek kolonia-uraren lurrina zabaldu zuten etxe osoan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 394. orr.
kolonia uraren (6); kolonia usaina (3)