Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

koloka1 1 adlag irmo finkatu gabe, kolokan; zalantzan. ik kordoka.

Ahulezia sartu zait hezurretaraino, koloka ditut oinak.  Elizen arteko biblia   Hab 3,16

Gizonak garaitu ezin zuela ikusirik, izter-giltza ukitu zion Jakobi eta koloka utzi zion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 92. orr.

Nire munduaren zimentarriak oro koloka jarri balira bezala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 203. orr.

Adore galdurik bihotzak, koloka belaunak, dardaraz gerriak, zurbil aurpegiak.  Elizen arteko biblia   Na 2,11

Sartu egin da, zaputz eta mesfidati, bere hanka luzeen gainean koloka, soinari nekez eusten diotela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 120. orr.

Takoi altuen gainean dabil koloka agertokiaren gainean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 248. orr.

Nik neuk behintzat koloka sumatzen dut neure lana.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 84. orr.

Hagina bere lekuan oso dagoelarik, ez dago koloka, ez du deus esaten, eta, hantxe egonik, ez balego bezalaxe da; orain, hagina zuztarretik atera ezkero, minxor bat gelditzen da luzaroan, "han dagoela esaten du" […], eta han ez egonik ere, hantxe balego bezalaxe da, ezago eta egonago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.

Teoria koloka geratzen da, ordea, nerbioei eta garunari buruz orain dakigunaren argitan begiratzen bazaio.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 113. orr.

Israelgo Gobernua koloka.  Berria - Mundua   2006-01-04

Hauteskundeak zenbat eta hurbilago, orduan eta gehiago kontzentratuko dira bi kanpainak botoa koloka dagoen 10 estatuetan.  Berria - Mundua   2004-10-15

2 (izenondo gisa)

Baratzera jalgitzen ahal da, zurezko ate koloka batetik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 190. orr.

Denbora pixka batez haren urrats koloka zaratatsuak entzun nituen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 360. orr.

Florenti begira gelditu zen Claude jakin-minez; irudi luze argal koloka hura xelebrea iruditzen zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 37. orr.

Ohol koloka batzuen gainetik igarotzera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 206. orr.

Mahukak, luzeak galtzak, baldarra eta koloka ibilera, eta besteen oinak zapaltzen zituen behin eta berriro.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.

· Argimutilaren aldamenean kobrezko elbarri koloka bat jartzen zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 46. orr.

3 kolokan adlag irmo finkatu gabe, koloka; zalantzan. ik kordoka 3.

Jantokiko gure mahaiak hanka bat kolokan zeukala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 95. orr.

Beldurrez zegoen-eta zama astun horrek ez ote zuen gabarra kolokan jarriko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 193. orr.

Berrogei zentimetro luze, hantxe zegoen hura kolokan bere hanka ilunen gainean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Beren bidaia kolokan zegoela.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 442. orr.

Inori ez zitzaion burutik pasatzen bere lanpostua kolokan jartzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 76. orr.

Une batez kolokan jarri zuen horrek nire erabakia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 147. orr.

Zaldi batengatik jarri behar ote zuten kolokan beren ohorea?  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 37. orr.

Hezkuntza modernoari buruzko teoria osoak kolokan dauzka oinarriak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 47. orr.

Iragana arbuiatzeak oraina beti jartzen duela dantzan eta nortasuna kolokan. Emakumeek laguntza handia ematen dietelako beti kolokan bai egingo ez egingo dabiltzan gizonei.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 44. orr.

4 koloka egin

Zintzoak ez du inoiz koloka egingo, haren oroitzapenak beti bizirik iraungo.  Elizen arteko biblia   Sal 112,6

Goi-goikoak bere bizilekua sagaratu du, Jaungoikoa erdian duela, ez du koloka egiten, eta, gero, Browne jaunak baxerategitik irri zuri bat egiten ziola ikusirik, gela zeharkatu zuen, hankek aski koloka egiten ziotela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 274. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus