Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atera zuen Santxok bere kolkotik karta ireki bat eta honela ziola ikusi zuen dukesak: [...]. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 166. orr.
Pistola bat atera zuen kolkotik, egunkarian bildu zuen eta sasiartean ezkutatu. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 242. orr.
-Orain sar eskua kolkoan. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 151. orr.
Sugegorria hotzez ikusita, errukitu eta kolkoan sartu zuen bero-tzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 84. orr.
Gainerakoa, jaten zuen itxura eginez, kolkoan gordetzen zuen, eskua ahora eramanez egiten zuenaz inor ohar ez zedin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.
Guardia zibilak Markinako karmeldarren komentuan sartu zirenean, kolkoan gorde zituen koadernoak Urionaguenak, eraman ez zitzaten. Berria - Kultura 2006-02-12
Eskuak jertsepera ekarri zituen, kolkora, lehortzeko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 237. orr.
Luze gabe azaldu zen barriro, kolkoa hutsik eta maleta bizkarrean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 78. orr.
Hiru, hiru, hiru, kolkoa bete diru! Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 125. orr.
Jakanarruaren kolkoak jaso eta belarriak estaltzen saiatu zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 266. orr.
Haiek ibilerak, gureak, ezpainondo guzia eta ator xuriaren kolkoa gerezi mantxaz moretua genuela! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 219. orr.
Legezko bost auziak baino ez -esan zion Ellenek begiak ostrak bezalakoak zituen gizon hezurtsu bati, haren alkandoraren kolkoari hitz eginez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.
Eskuan zeramatzan karpetak ohe gainean utzi eta Mikelek pijama gisa erabiltzen zuen nikiaren kolkotik heldu zion. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 60. orr.
Gitarra-jolea kolkotik helduta oholtzara igoarazteko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 142. orr.
Teknikari gibelaundia kolkotik heldu eta etxeraino ekarri dut. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 109. orr.
Amaren zentzea itxuratzean, gizonaren sabelpetik kolkoan gora ikara eta izerdi hormatua igotzen sentitzen zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.
Zilar koloreko ertzak zituen mantal urdina kolkoaren kontra bermatu zuen gorputz dardaratia babesteko. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 74. orr.
Esklabu baten gisa tratatu naute, ezin dut hori kolkotik kendu... Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 187. orr.
Bihotza kolkoan saltoka. «Kuskue tanden», 2004 - 59. orr.
Ordu arteko ezinegona baretu baitzion bere kolkoa hustu izanak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 134. orr.
Bush batek ere zer duen zinez golkoan jakin nahi lukete. Herria 2003-03-06
Nathanielek, duintasuna kolkoan gorderik, liburua beste inork jaso ote zuen galdetu zion. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 64. orr.
Ederra joan ninduan ba ni Bilbora, kolkoa beteko korapiloarekin. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.
Kolkoan duena atera arte ez da isilduko. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 175. orr.
Harrezkero, izen batzuk eta aurpegi batzuk baino ez zaizkigu geratzen, gure gogoan eta kolkoan daramatzagunak: Erriberako merkatua, Begoñako zelaiak, Arenaleko itsasontziak, eta Gorbea mendia. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 61. orr.
-Gorpuzkera? -egin dio bere kolkoari galde-. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 212. orr.
ik beherago 3. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Neure kolkorako gorde nuen amorruaren logika. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 69. orr.
Entzun, kolkoan gorde eta, horrezkero, Xarrienen proposamena Manuel Irujori helaraztea da Jesus Galindezen zeregina. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 90. orr.
Goldatutako soroan, eguzkia piko badago, % 88 edo 90 jasotzen du bere kolkorako; beraz, 10-12 islatuko da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 154. orr.
Mahastiak hain dira bereziak non gizon azkar batek aski lanekin ereman dezakeen mahats-kolko bakar bat bizkarrean. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 72. orr.
"Bai burugogorra emakume hau!", pentsatu zuen Txitxikovek bere kolkorako. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 82. orr.
"Deabruak eramango ahal hau, txerrenkume malapartatu hori!", murduskatu zuen bere kolkorako, haserre bizian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 495. orr.
"Horrelako zazpi zeudek!", neure kolkorako. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 12. orr.
"Etxeratzeko tenorea, gainera", neure kolkorako. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 168. orr.
Zer nahi digu atera, zer egin behar du gurekin? -eta gero ahapeka, ia bere kolkorako-: ezer gutxi zait bizitza, hiltzerik ez badaukat. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.
Harako hartan karramarroak izan ziren -esan zuen, bere kolkorako ari balitz bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 81. orr.
Barre egin nuen nire kolkorako: "o ene... ez da, baina, beharrezkoa! Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 50. orr.
Hatzak teklatuan dantzari, kantatzen hasten nintzen neure kolkorako. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 72. orr.
Baina eutsi beharra zegok esaten diozu behin eta berriz zeure kolkoari, eta horrela segitu ahal izan duzu aurrera. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 38. orr.
Bihotza kolkoan, bertara sartu zen Nora. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 218. orr.
Bada, bihotza artean kolkoan, Hotelera joan nintzen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 162. orr.
bihotza kolkoan (9); kolkoan gora (3); kolkoan sartu (4)
zeure kolkoari (3)
bere kolkorako (84); bere kolkorako ari (3); ia bere kolkorako (4); kolkorako gorde (6); kolkorako gorde nuen (3); neure kolkorako (42); neure kolkorako gorde (3); nire kolkorako (8); nork bere kolkorako (4); zeure kolkorako (4); zioen bere kolkorako (6)
kolkotik heldu (3); kolkotik helduta (3)