Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kolirio iz begi ura, begian ezartzen den sendagai isurkaria.
Kauterizazioa egin zioten buruko hainbat lekutan eta ebakiak zainetan, enplastoak jarri zizkioten eta kolirioak begietan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 246. orr.
Erosi kolirioa begietan emateko, ikus dezazun. Elizen arteko biblia Ap 3,18
Urizarrek forenseari begia handituta zuela esatean, bainuntziaren eragindako infezioa soilik izango zela erantzun eta, kolirioa eskaini zion auzitegiko sendagileak, besterik gabe. Berria - Euskal Herria 2004-12-29