Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kolibazilo iz gizakiaren eta zenbait animaliaren hesteetan bizi den baziloa, eskuarki patogenoa dena.
Eredu hori abiaburu, François Cuzin lagun harturik, kolibaziloaren mutanteak bakartu eta aztertzeari ekin genion; erdibitzea edo/eta erreplikazioa matxuraturik zeuzkatenak, alegia. Baina kolibaziloarentzat baliagarri ziren teknikak gaizki egokitzen zitzaizkion elefanteari. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.
Artean oso gutxi erabilia esperimentu-gaitzat, zera zen haren bertute nagusia: aise eta bizkor ugaltzen zela, kolibaziloz ereindako agar-ontzietan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 78. orr.