Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Koleratuko dun, itsuski koleratu ere, eta nitaz sekulakoak eta bat erranen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.
Oroitzen al dun nola koleratu hintzen soineko hutsal baten gorabehera zela eta? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 46. orr.
-Neska honek koleratu egiten nau -esan dio Lainezi-. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 76. orr.
Koleratu egin gintuzten hasieran, hondoratu gero. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 22. orr.
Zuberoa Frantziako erregeren jabetza izan arren, auzoa -Nafarroako erregina- koleratzeko beldur ziren oraino. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.
Santakrutzek, orduan, koleraturik, "kuartelik gabe" erasotzeko agindua eman dik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 25. orr.
Itsaso koleratuan arrazoinaren untzia galdu zuen gizona bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 145. orr.