Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
koleratsu 1 izond
-Izigarri koleratsua naiz. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 19. orr.
Hala bada, ohean agondu da, zorura jauzi egin, eta suge koleratsu baten gisara lerratu zaio gizonari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 284. orr.
2 (adizlagun gisa)
Zer egiten duzue ene lurretan? -galdegin zien osabak, koleratsu, herritarrenganik borzpasei urratsetarat paratzen zela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 418. orr.
Neskak, orduan, koleratsu: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 217. orr.