Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baliteke kolera izatea -esan zuen Paul D-k. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 85. orr.
Uste dinat kolera daukana botaka aritzen dela etengabe. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 87. orr.
Indian egona zen -han kolera harrapatu zuen eta sukar horia ere bai, ustez-. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 62. orr.
Kutsaduraren ondorioz kolera agertu da eta dagoeneko bost pertsona hil dira kolerak jota, CNN telebista katearen arabera. Berria - Harian 2005-09-08
Usaindu duzu bagoi hauek hanpaturik dituen fenol usaina, kolera hor nonbait den seinale. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 219. orr.
Minbizia eta kolera opa nizkiola. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 87. orr.
Urruñan berean 149 lagun hil baitziren hiru hilabete barne, kolera gaitzarekin. Herria 2004-04-01
Kolera eta malaria etengabe zabaltzen ari dira. Berria - Mundua 2004-01-09
Kolera bestelako gauza bat da, Ikusezina da, behinolako, lehenagoko garaietako izurria da, berriro itzuli den Izpiritu gaizto bat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 219. orr.
1855eko kolera beltzaren kutsutik libratu nahi zutenak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 31. orr.
Koleraren aurkako kanpaina abiatu dute Mozambiken. Berria - Gaiak 2004-01-15
Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak Zambian kolera izurrite larria zabaltzen ari dela jakinarazi du. Berria - Gaiak 2006-01-06
Apaiz batentzat aukera bikaina duk kolera-epidemia baten, lurrikara baten edo gerra baten erdian egotea. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 327. orr.
Kolera agerraldi masiboak. Berria - Mundua 2004-06-30
Mahastiak zein zeta-harrak, oilo-kolera zein errabia hartu aztergai, Pasteur-ek modua bilatzen zuen arazoari buelta emateko, beste termino batzuetara itzultzeko, esperimentu-gai bihurtzeko hura. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.
kolera izurritea (3)
kolerak har (3); kolerak hartua (3); kolerak jota (3)