Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kolektibizazio (orobat kolektibazio g.er.) 1 iz kolektibizatzea.
Zapaten kolektibizazioa: zureekin aspertzen zarenean zintzilika itzazu beste norbaitek har ditzan. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 113. orr.
2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)
Mendebaldeak, urrutira joan gabe, kolektibazio lan itzela egin du. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 96. orr.
Ez dakit, baina segur aski egongo da espainolena baino kolektibizazio nahi handiago bat. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 53. orr.
1932: Zazpi milioi ukrainar gosez hil ziren Stalinen kolektibizazio kanpainaren ondorioz. Berria - Mundua 2004-11-30
3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)
Stalinek, politika hori baztertu eta nekazari kolektibizazioa ezarri zuen. Berria - Mundua 2004-11-30