Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kolektibizatu, kolektibiza, kolektibizatzen 1 du ad produkzio bitartekoak taldearen zerbitzupean jarri.
Industria nazionalizatu zen, nekazaritza kolektibizatu. Berria - Mundua 2004-04-29
Azkenaldian hainbat lantegi itxi dituzte eta gure sindikatuak enpresa horiek bere gain hartu eta kolektibizatzea erabaki du. Berria - Mundua 2004-05-21
2 (era burutua izenondo gisa)
Metodoak, berriz, antzinako herrialde komunistetako planifikazio zentralistetatik hartuak izaten ziren, eta, horrekin batera, sarritan, nekazaritza kolektibizatu baten utopia ere izaten zen, haren soberakinak hiri-sektorera aise eramango zirelakoan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.