Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kolegiatu (orobat kolejiatu g.er.) 1 izond elkargo profesional bateko kide dena.
Ikus dezakezunez detektibe pribatua naiz, detektibe kolegiatua -zehaztu zuen, azkenari indarra emanez. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.
2 maila bereko zenbait kidek osatua.
12 urte zuzendaritza kolegiatu batean eta beste 12 urte koordinatzaile, zuzendari nagusi bezala. Berria - Ekonomia 2004-05-16
Kargu kolegiatua da aukeratutakoa, eta bertan lanak banatu behar dira. Berria - Kultura 2006-04-23