Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez gaitezen politikoekin gaiztoegiak izan, ene kolega batek errepikatzen duen eran, ez baitakigu bihar edo etzi nola itzulikatzen ahal garen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 76. orr.
Elkarrekin joaten ziren tabernaz taberna, lagunak izan ziren, edo kolegak behintzat. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 11. orr.
Nire anaiaren kolega batek pasatu zidak eguerdian. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 47. orr.
Txapli bere kolega birekin zegoen tabernan, auzoko trapitxero bi. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 199. orr.
Kolega bat, gure salbatzailea kasu honetan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 215. orr.
Ez haiz ba orain hire kolega baten etxera joango, eta hura ere hire marroi honetan sartu, ezta? Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 239. orr.
-Iepa, kolega -besarkatu du Dylanek-, hi ere hiri handira etorri haiz, e? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 333. orr.
-Nor da kaskagorri anorexiko hori, kolega? -bat-bateko jakingura agertu du Koiotek. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 9. orr.
Kolega prezioan, e! Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 103. orr.
Ile-apaindegiko mutil kolega batekin ateratzen zela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 94. orr.