Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
koldartu, koldar(tu), koldartzen da/du ad adorea edo ausardia galdu edo kendu, koldar bihurtu.
Orri zuriek koldartu egin naute. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 84. orr.
Ez da handiusteko emakume ziztrin baten ezezko zitalarekin koldartzen den horietakoa. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 189. orr.
Uzkurturik zirudien, adinak oharkabean koldartuta. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 133. orr.
Bestea atzeratu egin zen koldarturik, kolpe baten mehatxupean bezala. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 204. orr.
Iruditu zitzaidan ezen bihotza bularretik ateratzerat zihoakidala, hain bainindoan kikildurik eta koldarturik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 60. orr.