Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kolageno iz hezur ehunaren, eta ehun konjuntiboaren eta kartiloginosoaren osagaia den proteina, egosten denean gelatina eta lekeda bihurtzen dena.
Kontserbarako balio ez duen arrain hondakinekin irina, kolagenoa, gelatina eta olioa ere egiten dute. Berria - Gaiak 2004-04-03
Ia kolageno hutsa da hezurra; aminoazido-nahastura bat da kolagenoa, eta hezurrak egosten direnean lortzen den kola eratzen du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.
Katramilaturik egoten dira batzuetan kolageno-zuntzak, baina eredu erregular bat osatzen dute gehienetan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.
Batez ere kolagenoz osatuta dago dermisa; erabilera asko dituen proteina bat da kolagenoa, tendoietan eta hezurretan ere badagoena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.