Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Chavezen lagun eta kolaboratzaile handia. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 109. orr.
Bizimodu hobe baten premiak edonor bihur baitzezakeen erregimenaren kolaboratzaile. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 114. orr.
Hainbat komunikabidetako kolaboratzailea da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 385. orr.
Carme Canela kantaria ere, diskoko kolaboratzaile bakarra, hangoa da. Berria - Kultura 2004-12-30
Before the poison-en, abestiak egiteko teknika berezia garatu du Faithfullek bere kolaboratzaileekin. Berria - Kultura 2004-10-26
Tomaso kolaboratzaile zutela uste genian, baina hura ere fusilatu egin ditek. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 52. orr.
Laguntzaile dituen euskal kolaboratzaileak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 60. orr.
Kathleen Brennan ohiko kolaboratzailearekin idatzi du Waitsek. Berria - Kultura 2004-07-11
Kolaboratzaileekin lan egiten zutela, [...], eta asko eta asko, gehienak, ez zirela profesionalak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 118. orr.
Kolaboratzaile sare zabala izan du Axular disko jartzaileak. Berria - Kultura 2004-11-23