Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
koktelera iz koktelontzia. • irud/hed
Tonua ez ezik, gaiak ere apartekoak: [...] baina batez ere, hori guztia koktelera batean sartzean, emaitza ezin da konbentzionala. Berria - Kultura 2006-04-18
Osagai horiek guztiak dituzunean, kokteleran sartu, astinaldi bat eman, eta koktel horretatik atera diren liburu batzuk gainerakoetatik bereizi: hor daukazu kanon literario bat. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 58. orr.
Ez dakit, dena kontuan hartu, osagarri guztiak kokteleran sartu, astindu, eta uste dut ateratzen zen likoreak ez zuela beldurraren ahogozorik, ez zuela zerikusirik porrot sentsazioarekin, ez miseria fisikoarekin; uste dut barneago tinkaturiko zerbait zela, nola esan. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 110. orr.