Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

koktel (orobat koktail g.er. eta cocktail g.er.) 1 iz Likoreak eta bestelakoak astinduz nahasirik prestatzen den edaria.

Zer behar duzu, tea ala koktel bat?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 80. orr.

-Phil, har dezagun koktel bana -esan zuen Baldwinek kartaren atzealdetik-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 116. orr.

Hona etorri nahi zuten orain koktelen bat edo beste edatera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 115. orr.

Koktelak prestatzera joango naiz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 111. orr.

Hiriko koktelik onenak zerbitzatzen dituzten pub-ean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 52. orr.

Zuri koktel lehorrak gustatzen zaizkizu, ezta ba?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 114. orr.

Kokteltxo zorabiagarria eskaini didazulako.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 206. orr.

Tira, gau on pasa, Hobie, eta eskerrik asko zure koktel ezinago gozoengatik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 118. orr.

Toldo marradun baten azpian, koktel eta freskagarri exotikoz beteriko mahai borobilen inguruan eroso eserita.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 77. orr.

Gogoan dut koktel bereziak jarri zirela modan, zein baino zein xelebreagoak: esnea pippermint-arekin, garagardoa patxaranarekin eta horrelako nazkagarrikeriak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 105. orr.

Festak bata bestearen atzetik datoz: tea, askariak, cocktailak...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 134. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Koktel-festa bat izan du bere apartamentuan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 114. orr.

Izan ere, campuseko cocktail party-an ezagutu zuenetik ezin zuen errubia oxigenatu hura burutik kendu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Ingurune zaratatsuetan, gai da belarria, arreta bilduz, soinu batzuk hautatzeko eta gainerakoak ez entzuteko; koktel-jaialdietako efektua da hori, jendez betetako gelako berbaroaren erdian entzule saiatuari ahots bakar bat edo elkarrizketa bakar bat entzutea ahalbidetzen diona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 121. orr.

Manina edo Vanina delako anorexiko nazkante hark "Porco Dio" oihuka eman zuen afal aurreko koktel garaia, harik eta esku errukitsu batek piszinara bultzatu zuen arte.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 175. orr.

Barra aurrean, zerbitzari bat zutik zegoen, koktel-edontziz betetako erretilu bat eskuan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 309. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Orduantxe xanpain koktel bana ekarri zieten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 161. orr.

Nahi al duk Mouquin´s-era nirekin joan, absenta-koktel bat edatera?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 246. orr.

4 irud/hed

"Hiru pilulen koktela" deitzen dioten hori.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 53. orr.

Alkoholak eta arrangurak koktel makurra osatzen zuten.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 262. orr.

Iluntzea, prostitutak, hiriaren xarma... koktela lehergarri izan daiteke.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 244. orr.

Herrialde anitzetako agente sekretuak, espioiak eta espioi-ehiztariak, era guztietako isil-mandatariak, ekintzaileak, iheslariak, soldadu ohiak eta soldadu izatea amesten zutenak... guztiak koktel lehergarri batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 48. orr.

Laztanak, usainak eta zaporeak: koktel bikaina sexu festa baterako.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 181. orr.

Horri guztiari irudimena eta samurtasuna gehituz gero, lor litekeen koktela benetan txundigarria da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 91. orr.

Esaterako, benetako egunkari-tituluak eta garaiko kantak egokiro nahasita, "newsreels" izeneko koktel informatiboak sortzen ditu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 10. orr.

Osagai horiek guztiak dituzunean, kokteleran sartu, astinaldi bat eman, eta koktel horretatik atera diren liburu batzuk gainerakoetatik bereizi: hor daukazu kanon literario bat.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 58. orr.

5 koktel festa

Baina hori beste istorio bat da, koktel batean izan zen, Beverly Hills-en, geroago kontatuko dizut.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 121. orr.

6 molotov koktela.

Ertzainak zein gaizki armatuta zeuden ikusita, beren bola metalikoak eta koktelak jaurtikitzen hasi zaizkion eta ertzainek atzera egin diten.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 15. orr.

Berehala Ertzaintzaren aurka harriak eta autoen azpialdeetan gordetzen zituzten koktelak beldurrik gabe eta punteria bereziz jaurtitzen nituela konturatu ziren bezain pronto, mesfidantza guztiak desagertu ziren.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.

Sutan miretsi zituzten, zikin ontziak lurrean erretzen, koktel gisa hanpatu garagardo botilak eta etxetik ekarri arrautza tortak "indar errepresiboen" aurpegietan eta bereziki Kerguelen komisarioaren sudurrean zartatzen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 16. orr.

Karrika borroka horietan trebatzen ari zen Txoko, harri, arrautza, tomate hiro eta koktel botatzen, besoek eman ahala eta ihes egiten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 17. orr.

Lasterketak, harriak, koktelak, oihuak... dena irakiten jarri da.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 143. orr.

Koktelak kalte arinak eragin zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

7 molotov koktel (orobat molotof koktel g.er.) etxeko arma sute-eragilea, gasolinaz beteriko botila metxadun batez osatua.

Molotov koktelez eraso diete CCOOren egoitza bati eta bi banketxeri.  Berria - Euskal Herria   2004-09-25

Parte Zaharrean zain zeuden beste gaztetxo batzuk autobusera hurbildu ditun molotov koktel bana eskuetan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 15. orr.

Automobila birrinduta zegoen, kiskalita, baina ez bazooka baten eraginez, molotov-koktel batek jota baizik, segur aski.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 8. orr.

Eskuetan garagardo botiletan egindako molotof koktelak zeramatzaten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

8 koktel molotov (orobat cocktail molotov g.er.) molotov koktela.

"Koktel molotova, motel".  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 268. orr.

Metafisika platoniko pixka bat, gehi Marx pixka bat, cocktail Molotov aproposago ezina da sabotaia-gerra ideologiko baterako.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 153. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus