Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kokotx2 iz legatzaren eta bakailaoaren buruaren behealdean dauden bi handitu haragitsuetako bakoitza.
Gero, kokotxak pil-pilean eta angulak. Berria - Kirola 2004-01-13
Gure angulak, kokotxak, txipiroiak, eskuragarritasunaren aldetik, kabiarraren pareko bilakatzen ari dira, eta plater baten funtsa edo oinarria izan daitezke, baina ez plater osoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 162. orr.