Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ellie uzkurtuta zegoen, kokotsa belaunen kontra estututa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 74. orr.
Kanoia kokots azpian ezarri eta hatz lodiaz sakatu zuen katua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 326. orr.
Sudurraren eta kokotsaren artean ezarri zion eskua Egutxik, eta ahoa itxi zion. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 84. orr.
Gizon gaztea zen eta hazpegi zuzenak eta kokots haragitsua zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 373. orr.
Nik higuina zionat jende kokots gabeari. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 97. orr.
Haren aurpegi kokots gabeak sutan amorratzen jarri nain bat-batean. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 99. orr.
Kokots gaina bizarrez osatutako triangelu batek janzten zion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 77. orr.
Aurrenik kokots azpiko pikorta igurtzi zuen Jonathanek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 31. orr.
Dar-dar ari zitzaion kokotsa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.
Kokotsa dardarka zuen, halaxe jartzen zitzaion urduritzen zenean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 58. orr.
Kokotsetik oratu eta aurpegia jasoarazi zidan, begiak ikusteko: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 94. orr.
Karmen zegoen aldera seinalatu zuen kokotsaz. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 94. orr.
Mutilak neska gaztearen kokotsean behera lerratu zituen hatzak, harik eta aurpegia komeni zitzaion pareraino goratu zion arte. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 104. orr.
Hotz, behakoa aitzina, kokotsa harro, putzantu koldar haiek mesprezatuz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 149. orr.
Hankak telegrafoaren mahai gainean zituen, besoak antxumaturik, kokotsa bularraren kontra, lotan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 47. orr.
Aurpegiaren isla antzematen nion, kokotsa bular gainaren kontra zuelarik, baina ez aurpegiko zirkinik, edo haren barne-mugimenduen berri emango zidan ezer. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 77. orr.
Aizkoraz ebakitako kokotsak eta sudurrak, euskal tipo eredugarriak. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 122. orr.
Odola zerion kokotsean behera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 112. orr.
Pitzadura bat ote zen Johnnyren kokotsekoa, ala xulo bat besterik ez, masailezurra aldatzearekin batera desagertuko zena? Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 194. orr.
Eta gero kokotsa jaso zidan hatz puntaz: adorea, mutil, adorea, eta jan piku horiek, oraintxe daude-eta onenean! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 158. orr.
Berari begira, kokotsa altxatu zuen, kontatzen hasteko aginduz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 37. orr.
Smithers andrea ere altxatu egin zen, eskuak aldakan jarrita eta kokotsa aterata. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 88. orr.
Ilehoria eta liraina zen, hazpegi fin eta neurri-neurrikoak zituen, kokots zorrotza. -Zuek segi ikasten, gogor, ongi ari zarete-eta -ekiten zigun, bere kokots punttaduna ferekatzen zuela-. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 244. orr.
Irri egiten zion, kokots sendo eta irtena eta besagain lodiak inarrosiz. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 234. orr.
Boxeolari sudurra zuen eta kokots irtena, bizarrak gorritua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 113. orr.
Haren aurpegia, haren kokots zuloduna. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 160. orr.
Xerloak estutzen zituen, kokots bizargabeari tiratzen zion. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 213. orr.
Oso sudur luzea eta oso kokots luzea zituen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 144. orr.
Beharbada eskua normalean baino gehixeago ahaztu zitzaion nerabe haren kokots leun-leun haren azpian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 280. orr.
Bazirudien lehen baino itxura hobea zuela: politagoak masailak, erakargarriagoa kokotsa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 518. orr.
· Bere kokots bizar gabea ferekatzen zuen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 87. orr.
Haren kokots bizar-moztua zur begitsua bezain zimurra zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.
Deabru begi-txiki kokots-zorrotzaren antza hartu zion ostera Tomek Hucken aurpegiari. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 129. orr.
-Jainkoa lagun! eta ezkutariei ere, zaldunei bezala kokots-aldeak garbitzeko usadiorik ez ote da lurralde honetan! Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 162. orr.
Beste mutilek adarra jotzen zidaten haren kontura: nini baten ipurdia bezain soila nuela kokotsaldea eta ez nuela bizarra egiteko premiarik, nahiz eta egia ez izan; edota, nire ahots kirrinkaria zela eta ez zela. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 118. orr.
Ihia baino meheagoa, sudur luze hezurtsu baten jabe, pikorrak nabari kokots aldean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.
Denbora guztian, indarrez atximurkatzen zuen bere kokots-bizar argi nahasia. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.
Kokots-bizarra atximurkatzen zuen bitartean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 28. orr.
Kokots-bizar ederra zuen, urdintzen hacia. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 26. orr.
Giselak uste zuen komunista guztiek bibotea zutela, eta anarkistek, berriz, kokots-bizarra. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 86. orr.
· Atzeko hormaren kontra zutik, Ryan dago, belarritakodun eta kokots-bizardun mutil-laguna. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 250. orr.
Bera zen, kokotsandi hura, zazpigarren garabiko kabinan ez baina gure aldagelan sartua. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.
Kamioian abiatu eta, aroztegi parean, Jone ikusi zuen: kokots-handia, dotore bere moduan, besapean karpeta zeramala, Tapax buru keinu eta irribarre batez saludatu zuen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 44. orr.
kokots azpian (7); kokots bizar (5); kokots bizarra (5)
kokotsa altxatu (6); kokotsa altxatu zuen (4); kokotsa bularrean (3); kokotsa gora (3); kokotsa goratu (4); kokotsa hartu (3); kokotsa jaso (8); kokotsa luzea (3); kokotsa ukitzen (3); sudurra eta kokotsa (3)
kokotsaren azpian (7); kokotsaren parean (4); neskaren kokotsaren (3)
eskua kokotsean (4); kokotsean behera (7)