Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi pauso eman, paparretik heldu, eta errebolberra kokote azpian jarri zion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.
-Jarri eskuak kokote atzean! -esan zuen beltzaranak. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 44. orr.
Haren arnasa sentitzen nuen kokotean, eta bizkarreko ile guztiak tente nituen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.
Tiro kokotean eta lurrera. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 125. orr.
Bere ile naroa kokotean bildu eta korapilo faltsu bat egin zuen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 68. orr.
Gogor eusten zion kokoteko ileetatik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 184. orr.
Kokoteraino zegoen etxeko lanak zertu beharraz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 163. orr.
-Kokoteraino nago zure letra intimistekin, ulertzen? Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 87. orr.
Kokoteraino nago, pikutara dena. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 159. orr.
kokotean bildu (3)
kokoteraino nago (14); kokoteraino nengoen (4); kokoteraino zegoela (5); kokoteraino zegoen (5)