Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Komeriak ibili nituen muturretik edatearren berriz betetzeko ez den ontzitik, kokospea eta aho ingurua blaitu gabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.
Hiru-lau eguneko bizarra darama Aitorrek kokospean, bisitaldi horretarako propio egina. «Bizia lo», 2003 - 60. orr.
Eta erasotzen badit, kokospeko bizarretatik helduta jo eta akabatu egiten dut. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 50. orr.
ik kokospeko 2.
Feli lepasendoak, haragi maxkalak kokospean, ezpain ertzak oker, begi hezeak eta urduri. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 88. orr.
ik kokospeko 3.
Ama batek bere umea altxatuko lukeen bezala altxatu biolina, ezkerreko besagainera eraman eta han kokatu zuen kokotsaren eta kokospearen artean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 57. orr.
Zapi gorri bat zeukan lepo inguruan, kokospean bi edo hiru korapiloz lotuta. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 108. orr.
Jo gogor kokospean! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 54. orr.
On Camillok kokospean asmatu zion eta Peppone lurrera erori zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 54. orr.
Kaskezurra zartarazi zuen ihiziko arma kokospetik hustuz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 202. orr.
Adinari oso ongi egina zion aurre, hala iruditu zitzaidan, batez ere aurpegiaren aldetik, nahiz eta kokospeko azalean ez hainbeste, sugandilarena baitzekarkidan gogora... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 209. orr.
ik kokospeko.
Hogei duroko baten neurriko orezta zuela kokospeko zintzur-korapiloa baino beherago, bena jugularraren parean hain zuzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 374. orr.
Haren kokospeko sugandila-larmintza, haren baldokietako ximurrak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 233. orr.
Alderik alde ebaki orbaindu bat zuen, ahoa gurutzatu eta kokosperaino zihoakiona. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.
Dudley ahatea bezala ibiliz etorri zen atondora, bere ile horia buru handian liso zanpatuta, lepoko begizta ozta-ozta ikusten zitzaiola kokospe ugarien azpian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 24. orr.