Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kokor
1 kokorreraino adlag leporaino.
Alta lehen, bat baldin bazen rugby munduan kokorreraino sartua, hura zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 51. orr.
Eliza guztia jadanik kokorreraino betea zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 91. orr.
Oren laurden bat lehenago hilez kokorreraino betea zen kamioian sartu ziren. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 185. orr.
Ez ditut sekula ahaztuko Indiako zinemak, kokorreraino jende behartsuz, erdi larrugorri doazen ikusliarrez beteak. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 10. orr.
Betea bai, kokorreraino, Izturitzeko trinketa igande aratsalde osoan gazteño horien finalendako. Herria 2005-03-17
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
kokorreraino betea (7); kokorreraino betea zen (3); trinketa kokorreraino betea (3)