Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kokondo iz palmondoen antzeko zuhaitza, zurtoina luzea eta liraina duena, fruitutzat kokoa ematen duena (Cocos nucifera).
Hala bada, langileekin batera kokondo pila zegoen baso batera joan nintzen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 203. orr.
Lumaje distiratsuko txori batzuk txilioka eta txorrotxioka ari ziren kokondoen goialdean. hark gezurra esan zuen, gainbegiratu behar zuela kokondoak nola garbitzen zituzten, aurretik prestatua genuen dena bakar-bakarrik gelditzeko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.
Sarekada zabalaz, zioen bere kemenaren sustatzeko bezala, kokondoa inarrosiko dut eta eroriko diren intxaurrak, ezpalak barne, arraiki bilduko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 39. orr.
ik koko1 4.