Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nerabe kokoloenak ere badaki nola egiten duten neskek. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 29. orr.
Modesto argi gutxiko kokolo bat dela. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 217. orr.
Ni naiz ni kokoloa. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 306. orr.
Asmazioak, hasieran, ez du kokoloen txantxa batek baino funts handiago. -Kokolo halakoa! -haserreak gainez egin zidan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.
Poltsa banatan erdia eta erdia, nik, kokolo halakoak, halaxe bainituen diruak banaturik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 360. orr.
Gerran errukitsu direnak, ez dira kokolo hutsak baino. Berria - Kultura 2004-01-06
Isildu egin nintzen noski, behin egiazko irakasle ezkertiar bat egokitu eta ezin hasiko nintzen kokoloarena egiten. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 95. orr.
Txilibrinen inguruan ez egoan kokolo ibilterik. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 87. orr.
Ikatza uzkitik sartuta baino kokoloago utzi duk putakume hori! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 237. orr.
kokolo halakoa (3)