Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondo jaten zuten: arroza, lentejak, barazkiak, koko xehatua esnetan azukrearekin egosia. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 260. orr.
Itsasoaz haratagoko lur basatiak emankor bihurtu behar ziren: kakaoa eta kafea, kainabera eta kokoa... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 189. orr.
Uharteren batean luzaro arrain gordina eta kokoak bakarrik jaten Aitor Arana «Onan», 2000 - 37. orr.
Zigarroa itzali dut koko landu zati batekin eginiko hautsontzian. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 49. orr.
Kadur herrixkan elefante batek bi barrika bete koko-ur edan zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 168. orr.
Dantzariak izerdi-patsetan eta koko-esnea edaten ari. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.
Horren ostean, koko olioz prestatutako arroza eskaini ziguten. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 195. orr.
Koko, palma eta palmito olioak saturatuak baitira. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 88. orr.
Koko azala bete itsaski edan baietz. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 197. orr.
Deserta: congolais (koko pastela). Herria 2005-04-14
'Koko ogia,' erantzun didate. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 17. orr.
Koko mamia diruditen haginak erakutsiz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 43. orr.
Bide ertzean atzemaniko patata erdi ustelen bat, koko puxka, azukre kanabera zati bat, sustrai batzuk, karramarro bat... Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 261. orr.
Nekazaritza (arroza, azukrea, anana, koko intxaurra...). Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 170. orr.