Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hodi biribilkatu bat da koklea, barraskilo baten maskorraren itxurakoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.
Orekarekin zerikusia duten egiturak ditu barne-belarriak, baina, oraingo gure xedeari dagokiola, koklea da (latinez barraskilo adierazten duen hitza) haren atal nagusia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.
Soinuak, koklearen leiho obalera iristen denean, bibrazioa sortzen du haren barruko fluido urtsuan. begian erretina eta belarrian koklea daude barneratzen den seinalearen eta garunaren artean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 116. orr.
Nerbio-gorreria duen jende askori lagundu dio koklea artifizialak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.
Egur horietan burdinaz forratutako zuloak egingo dira, eta zulo horietan ziriak sartuko dira; hala, gizonek hankekin eraginez ibiliko dira kokleak biraka. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4870. orr.
Badago koklea-mota bat ere, ur-kopuru handia ateratzen duena, baina gurpilak bezain gora altxatzen ez duena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4850. orr.