Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Abelek berehala bete du bidelagunaren agindua eta errotako bihurgunean kokatu da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 113. orr.
Familia Andaluzian kokatu zen, Baeza hiri gotorrean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 201. orr.
Laster, hala ere, Lazkaon kokatu ziren. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 5. orr.
Erik Gorriak aurkitu zuen [Groenlandia] X. mendean, eta eskandinaviarrak kokatu ziren mendebaleko itsasertzean. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.
Armada aldiz Donibane Garazin kokatu zen lehenik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 91. orr.
Kokatu naiz ahal bezala, zakua aulki pean pausatuz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 74. orr.
Burgundiarren legean esaten da herri horiek Galietan kokatu zirenean lurren bi herenak eta jopuen herena hartu zituztela. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 273. orr.
Herrian kokatu soldaduen kopurua herritarrena baino hamar aldiz handiagoa izateak egoera korapilatzen zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 177. orr.
Bere atzean kokatu ninduan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 388. orr.
Koka zaitez nik zure ipurmasailak musukatzeko moduan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 300. orr.
Horrela, ehun eta berrogeita hamar egunen buruan [...], Ararat mendi gainean kokatu zen ontzia. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 28. orr.
Horren froga, erlijio arrotzak Japonian zein erraz kokatu diren. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 142. orr.
Globalizazioa, beraz, dinamika luze batean kokatzen da, non espazio fisiko eta sozial oro, apurka-apurka, kapitalaren legearen mende ipintzen baita. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.
Maimonen jarrera, fundamentalista ez den ortodoxian kokatzen da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 12. orr.
Gutako batzuek Frantziara jo genuen, Baionan kokatu gintuzten umeen eskoletan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 48. orr.
Bulego nagusia eta informazioaren tresneria (egunkariaren idazkaritza, nolabait esateko, telegrafoa barne), Kale Nagusiko 45ean kokatu genituen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 195. orr.
Beste literatura joera zabalago batean kokatu behar da Raymond Carver. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.
Dibanak kokatzen eta berogailua pizten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 49. orr.
Gero lanparak erosi zituen, eta zokoetan kokatu. Pako Aristi «Note book», 2005 - 116. orr.
Goizeko hirurak ziren etxeko giltza atean kokatu nuenean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 95. orr.
Han kokatu zuen oihal-etxola, Betel mendebaldera eta Ai ekialdera zituela. Elizen arteko biblia Has 12,8
Betaurrekoak zuzen kokatu zituen eta aurpegira so egin zidan dendariak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 19. orr.
Ezkerrerantz zihoan bide estuan kokatu zituen begiak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 50. orr.
Hantxe kokatu zuen bere atsedena. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 54. orr.
Iragana pittin bat zuzentzea errebindikazio horren baitan kokatzen dut nik. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 36. orr.
Hendaiako kirol-portuan kokatzen zuen jarraipenaren amaiera. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.
· Hark emango die aukera enbrioiak eratuko dituen zelulei beren burua kokatzeko eta beren nortasuna definitzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.
Uda-gau bateko ordu txiki sargorietan kokatu beharko nuke Rimbaud ezagutu nuen mentura. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 119. orr.
Morganek eta haren eskolak geneak kromosometan kokatu izanak galdera andana berri bat ekarri zion biologiari. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 53. orr.
Testuinguru jakin batean kokatu du EAEk manifestaziorako deialdia. Berria - Euskal Herria 2006-03-31
Eguerdiko, elizako plaza koka ahala betea zen. Herria 2003-05-01
Gizonkia zuten garraiatzen, bagoietan koka ahala jende sartuz, tinke tinkea. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 83. orr.
Jendea koka ahala sartu da Aldudeko eliza barnera, gaineko galerietako zokoetaraino. Herria 2001-11-01
Eguerdiko, elizako plaza koka ahala betea zen. Herria 2003-05-01
Gela ttiki hartan, koka-ahala baino jende gehiago izanez, atera nintzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 74. orr.
koka ahala (14); koka ahala betea (3); koka ahala jende (4)
aldamenean kokatu (3); ardatzean kokatu (3); arloan kokatu (3); atzealdean kokatu (3); atzean kokatu (9); atzean kokatu ziren (3); atzerago kokatu (3); aurrean kokatu (7); aurreko giroan kokatu (4); azpitik kokatu (4); azpitik kokatu zen (3); barnean kokatu (18); barnean kokatu zuen (3); barruan kokatu (48); barruan kokatu zuen (14); bidean kokatu (4); buruan kokatu (4); erdi erdian kokatu (3); erdian kokatu (11); eremuan kokatu (4); eroso kokatu (3); esparruan kokatu (4); etorkizunean kokatu (4); ezkerrean kokatu (4); faboritoen artean kokatu (3); finalean kokatu zuten (3); gainean kokatu (18); gainean kokatu zen (6); gainean kokatu zuen (5); giroan kokatu (5); hegalean kokatu (3); herrian kokatu (9); hobeto kokatu (7); ildo horretan kokatu (9); inguruan kokatu (5); kanpainaren barruan kokatu (4); kanpo kokatu (5); kokatu beharra (8); kokatu beharra dago (3); kokatu beharreko (3); kokatu berria (3); lauko finalean kokatu (3); lekuan kokatu (14); lurraldean kokatu (3); mailan kokatu (3); nola kokatu (8); non kokatu (38); non kokatu erabakitzeko (3); ondo kokatu (11); ondo kokatu zen (4); ondoan kokatu (7); ongi kokatu (7); postuan kokatu (3); testuinguru horretan kokatu (11); testuinguruan kokatu (12); ziburun kokatu (4)
auzoan kokatua (3); ekialdean kokatua (4); ekialdean kokatua den (3); erdian kokatua (6); europan kokatua (3); euskal herrian kokatua (3); gainean kokatua (3); gunean kokatua (4); hazparnen kokatua (3); hegoaldean kokatua den (5); herrian kokatua (7); hurbil kokatua (6); hurbil kokatua den (3); iparraldean kokatua den (3); kilometrora kokatua den (4); kokatua den bikote (3); lurraldean kokatua (3); mendebaldean kokatua (5); mugan kokatua (3); ondoan kokatua (5); ongi kokatua (4)
barruan kokatuko (3); ondoan kokatuko (3)
ardatzean kokaturiko gauza (3); euskal herrian kokaturiko (18); gainean kokaturiko (4)
barruan kokatuta (10); erdian kokatuta (3); estu estu kokatuta (4); gaizki kokatuta (5); kokatuta duen bulego (3); ondo kokatuta (25); ondo kokatuta egoten (3); ongi kokatuta (11); ongi kokatuta jardun (3); sailkapenean ondo kokatuta (3)
auzunean kokatutako (3); ekialdean kokatutako (5); hegoaldean kokatutako (11); hurbil kokatutako (5); iparraldean kokatutako (4); mugaldean kokatutako (3)
barruan kokatuz (3)
gainean kokatzea (3); kokatzea erabaki (5); ondo kokatzea (3)
barnean kokatzeko (3); bere lekuan kokatzeko (3); bere testuinguruan kokatzeko (3); berriro kokatzeko (3); kokatzeko ahalegina (4); kokatzeko asmoa (3); kokatzeko aukera (7); kokatzeko erabakia (3); kokatzeko eskatu (4); kokatzeko joera (4); testuinguruan kokatzeko (4)
; alorrean kokatzen (5); apaletan kokatzen (3); arloan kokatzen (3); aurrean kokatzen (3); auzoan kokatzen (3); barnean kokatzen (14); barruan kokatzen (51); erdian kokatzen (9); erdigunean kokatzen (3); eremuan kokatzen (9); esparruan kokatzen (6); euskal herrian kokatzen (5); ezkerrean kokatzen (4); hegoaldean kokatzen (3); horien artean kokatzen (6); horren baitan kokatzen (4); horren barruan kokatzen (4); hurbil kokatzen (4); lekuan kokatzen (4); mailan kokatzen (3); ondoan kokatzen (6); ongi kokatzen (3); parean kokatzen (3); testuinguru horretan kokatzen (3); testuinguruan kokatzen (7)