Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kokarazi, kokaraz, kokarazten du ad kokatzera behartu.
Makina bat jarreratan kokarazi zuen bere irudimenean neskaren bekokiko girlanda hura. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 91. orr.
Berreraiki zuen Zedron hiria eta zaldizko zein oinezko gudariak kokarazi zituen bertan. Elizen arteko biblia 1 M 15,41
Sentimenak, izan ere, ikusmena begininian kokarazten du, batez ere zer distiratsuak ikusi ezin ditugunean, argi larregiak gure ikusmenari traba egiten baitio. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 187. orr.