Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Xakeko partida batean, peza baten edozein kokapen ez dago peza horrek lehen izan dituen kokapenekin lotua, ez du axolarik non egon den lehen kokatua, eta ez du axolarik zein bidetatik iritsi den kokapen horretaraino. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 122. orr.
Ordea, kokoriko dagoen neska gazteak ez ditu kontuan hartu begiluzeek har ditzaketen kokapen guztiak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 47. orr.
5.000 Hz baino gehiagoko maiztasunetan, bi belarrietako seinaleen indarren diferentzia da soinuaren kokapenerako oinarria. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 118. orr.
Kokapenari dagokionez, hauxe besterik ez dakigu: garun-azalean daudela, itxuraz, oroimenaren alderdi konplexuak, ikuste- eta entzute-esperientzien oroitzapen eta asoziazioarekin zerikusia dutenak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.
Artikulazio guneak, kokapena gorabehera, beti irekidura bat azaltzen du, hau da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.
Gorabehera bakoitzak bere maila eta bere kokapen formala du. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 215. orr.
Azentuaren lege bat, hizkuntza sistemari dagokion guztia bezala, terminoen kokapen jakin bat da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 118. orr.
Peru Abarka doktoratu zen unibertsitatearen kokapena deskubritzea gelditzen zaigu orain. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 129. orr.
"Zerbait" horrek, "kokapen-informazio" horrek, martxan jarriko ditu guneko geneak, erdiak aitarengandikoak eta erdiak amarengandikoak. ez du ezerk aldez aurretik bermatzen eremu honek -ni orain nagoen kokapen-puntu landu gabe honetan- iraunkor eta autonomo iraungo duenik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 64. orr.
Eskua hala-hola jaso eta, gogoetatsu, kapelaren kokapen angelua aldatu zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 81. orr.
Esprinterako kokapen borroka hasi da. Berria - Kirola 2004-07-10
Kokapen-gerraren errutina nekagarrira makurtu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.
Baby Suggsen sukaldean kriseilu baten argitan, Kokapen Kuotaz mintzatu bitartean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 335. orr.
Eurreko agerpenei begira a priori determinatutako denbora-kokapen bat atxikitzen dion heinean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 110. orr.
Liburu-kokapen lantsua amaituta, […], ustekabeko Fotos bildumari esker, eta birrinduta egon arren, galdutako urte urrunen atsegin malenkoniatsua goza dezaket. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 160. orr.
kokapen egokia (3); kokapen ezberdinak (3); kokapen jakin bat (4); kokapen ona (14); kokapen zehatza (7); liburuen kokapen aldaketa (4)
kokapena aldatu (3)