Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kokaleku 1 iz kokatzeko lekua.

Zerua ezagutzeko, izarren kokalekua jakiteko eta planeten mugimendua atzemateko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 249. orr.

Hilaren 19an erabakiko dute errauste plantaren behin betiko kokalekua.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Espetxeari dagokionez, bederatzi kokaleku aztertzen ari direla esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Auzo berri samar batean ginen, familiabakarrekoen moda etorri arte hiriko klase goi-ertainetako kumeen habiaren ohiko kokalekua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Erantzungailuari eman nion neure egoeraren eta kokalekuaren berri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Mahaian jokaera eta kokaleku finko eta beti-batekoak hartu behar ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.

Lau kanoi handi, kokaleku finkoetan, gazteluko alde bakoitza zaindu zezaten, eta bertze horrenbertze kulebrina, txikiagoak, lekuz aldatu ahal izateko erasoa nondik heldu zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Txorien kokaleku den baratzeko elorria bezala dira.  Elizen arteko biblia   JrGt 1,70

Baiona Ttipia, herriaren defentsarako eraikitako Gaztelu Berriaren kokalekua.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 165. orr.

Azentuaren kokalekua bilatu.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 130. orr.

Ibar zabal bat, herri ketsu baten kokaleku.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 397. orr.

Reno dute kokaleku liburuan elkarrekin gurutzatzen diren istorio guztiek.  Berria - Kultura   2006-04-06

Etorkizunean borroka eta liskar ugarien kokaleku izango zen bailara zabala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.

Antzezlanek eman diote ohorezko kokalekua literatura unibertsalean.  Berria - Kultura   2006-01-17

Herrialde Katalanek eta Euskal Herriak, kokaleku geografiko desberdinak dituztenez, eguraldia aztertzeko sistema desberdinak dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Mendiek esparru sinbolikoa osatzen dute, bizitza basati eta marjinatuaren kokaleku dira.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 181. orr.

2 giza kokagunea. ik kokagune 3.

Hala ere, Eszilax eta Polibioren lanetan aurkitzen dugunez, kartagotarrek kokaleku handiak zituzten kosta haietan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus