Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alkohola eta tabakoa kontsumitzen dira gehien; kokaina da arriskutsuena. Berria - Euskal Herria 2004-10-15
Kokaina efektua egiten ari zen nerbio sisteman. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 50. orr.
Kokainak ematen duen bizitasuna eta alkoholak eragindako logura leuna. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 85. orr.
Larrua jotzea ez da gauza bera kokainarik gabe. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 20. orr.
Kokainak arteztu dio alkoholak okertutako berbakera. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 125. orr.
Salatutako baten abokatuak kokaina hartu zuen epaiketa bidean. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 181. orr.
Anfetaminei eta esnifatzen nuen kokainari esker eutsi ahal izaten nion. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 219. orr.
Kokaina zainetan sartzen dutenak gero eta gehiago direla. Berria - Euskal Herria 2004-06-13
Europa Ekialdeko tenislari ospetsu bat, kokainaz lepo eta Versaceren top model hankaluze baten besotik agertu zena. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 175. orr.
Kokainaz beteriko 20 kutxa atera zituen poliziaren urpekari talde batek. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 144. orr.
Burmuina kokainaz edo anfetaminaz gainezka. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 101. orr.
Bizkaiko kostaldera zetorren belaontzi batean 800 kilo kokaina atzeman, eta 18 lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 203. orr.
900 kilo kokaina konfiskatu dituzte Bilboko portuan. Berria - Euskal Herria 2004-12-04
Operazio berean 7.000 dosi heroina, 4.000 dosi kokaina eta 15.000 euro aurkitu dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-02-22
Lau edo bost lerro lodi kokaina sudurretik gora eta sermoia egitera. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 100. orr.
Kokaina dosiak igoz joan nintzen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 228. orr.
Kokaina gaindosi batek eragin zuela dio forenseak. Berria - Kirola 2004-03-20
Kokaina trafikoak gero eta indar handiagoa duela. Berria - Euskal Herria 2004-12-04
Kokaina kontsumoak nabarmen egin du gora EAEko gazteen artean. Berria - Euskal Herria 2004-02-18
Kokaina poltsa gehiago heldu dira Miarritze eta Angeluko hondartzetara. Berria - Euskal Herria 2004-01-31
Seme-alaben odolean alkohol eta kokaina arrastoak aurkitu dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-11-16
Kokaina-hartzailea, pertsona zaharren gaixotasunik izan gabe ere, arterioesklerosia eta horrelakoak, bat-batean hil daiteke. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 164. orr.
Kokaina sare banatzaileek zeharo kontrolatzen dute merkatua. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 47. orr.
bi kilo kokaina (3); kilo kokaina (26); kilo kokaina atzeman (9); kokaina atzeman (9); kokaina dosi (3); kokaina gaindosi (4); kokaina hartu (3); kokaina kontsumitu (3); kokaina poltsa (3); kokaina poltsak (3)