Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behin batean, koka esnifatzen ari ginela, Rodolfok titi bat txupatzen uzteko eskatu zidan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 105. orr.
Lerro bat koka sudurreratu nuela ematen zuen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 166. orr.
Koka hartzen ari direnentzat, hartzen ez duten guztiak dira gogaikarriak eta atzeratuak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 136. orr.
Mikelek beti edukitzen du oso koka ona, saltzen ez duena batez ere. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 84. orr.
Ximurra zuzen zegoen: kokak on egiten zion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.
Kokak, hala ere, lehenago aipatu dudan akats hori dauka, besteak beste: burua pizten dizu, baina organo sexualak itzaltzen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 144. orr.
Galdetzen zion "gaur, koka ala txorta?" Kurtena zen Ivanek erre zuen lehenengo kanutoa, eta baita sudurreratu zuen lehenengo koka-lerroa ere, urte batzuk geroago, Kasselera egin zion bisitaldi batean. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 30. orr.
Hasieran, FARCek ez zuen begi onez ikusi drogari loturiko nekazaritza bultzatzea eta kokazaleei koka zerga kobratzen zien. Berria - Mundua 2004-05-27
Mea zuloan otordu txikia jateko betarik ez diete uzten eta, gosea atzenarazteko, koka hosto mingotsak eta lejia (quinaren zuztarren hautsa, arroza eta anisarekin nahastuta) mastekatzen dituzte. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 62. orr.
Koka hostoak biltzen lan egiten zuten 34 gizonezko hil zituzten tiroz Catatumbo eskualdean. Berria - Mundua 2004-06-17
Akordioa lortu behar dugu koka landarea landatzearen inguruan, droga trafikoan eta bioaniztasunean». Berria - Mundua 2006-04-26
koka sailak (7); koka sailak suntsitzeko (3)