Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estatuaren kontuetan oreka idealerantz jo behar da, koiunturari begiratu gabe. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 95. orr.
Finantza publikoen saldoa koiunturaren eragin orotatik kanpo balego, zergen mailak, aldiz, ekonomiaren hazkunde-ahalmenari eragingo lioke. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.
Hamaiketakoa egiten, negozioak zertzen, koiuntura eztabaidatzen, posta bideratzen eta tarteka egunkariak aztertzen, gainbegiratzen edo kotizazioen buletina zikiratzen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 76. orr.
Koiuntura politikoaren arabera. Berria - Euskal Herria 2004-03-03
Estatuak sortu ziren garaian indar korrelazioa eta koiuntura historikoa kontra izan zituztelako. Berria - Harian 2005-05-31
Koiuntura hutsezko ikusmoldetik, 1990eko hamarraldian hasitako zikloa ez da aurrekoen oso desberdina. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.
Koiuntura-desberdintasunek sorturiko aukerak baliatu ahal izateko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 83. orr.
Koiuntura mailako neurri boluntarista orori eta gai fiskaletako eta araudietako subiranotasunaren parte handiei uko eginez. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 148. orr.
Estatu Batuetako koiunturazko aldaketak [...] estatubatuar balantza korrontea ia guztiz orekatu zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.
Eremu honetako ekonomia handien artean koiunturazko desberdintasunak sortuko balira, [...]. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.
Esku-hartze hori lau alor nagusitan gertatzen zen: koiunturazko kudeaketan, konkurrentziaren eta prezioen eraketan, errentaren banaketan eta gizarte-babesean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.
Estanflazioak, izan ere, koiunturazko politikaren usadiozko egitura desegin zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.